Azaroa 15, Asteazkena
NAFARROAKO ARTEEN MERKATUA
ESZENATOKI NAGUSIA

948 MERKATUA

18:00h

948 merkatua, Nafarroako arteen merkatua, arteen merkatu estrategiko profesionala da. Neguko azoka da. Azoken azoka da. Izaera holistikoko azoka da, nazioarteko bokazioa duena. Azoken azoka hau honako hauetan oinarritzen da: zinemaren eta ikus-entzunezkoen diziplinak, arte eszenikoak (antzerkia, dantza, zirkoa,…), musikak, liburuen edizioa, diskoak eta bestelako euskarriak, arte plastikoak eta ikusmen-arteak eta bestelako industria sortzaileak eta kulturalak (prototipo artistikoak, moda, diseinua, arkitektura eta lanbide berriak).

Lehen edizioa Iruñean (Nafarroa) izango da 2017ko azaroaren 15ean eta 16an. 2017ko lehen edizio honetan (0 Edizioa), 948 Merkatua, Nafarroako arteen merkatuaren helburua da Nafarroako kulturako profesionalen eremuko produktuak Foru Komunitatearen mugakideak diren komunitateetako eta probintzietako (Aragoi, Euskal Herria, Errioxa eta Akitania) banatzaileei eta beste mota batzuetako agenteei erakustea; baita beste lurralde eta eremu batzuetako agente espezializatuei ere (Jaialdiak, zentroak, erakunde artistikoak eta sormen-erakundeak,…).

Zentralek musika ekitaldiak bilduko ditu: GUSSY, La Txula Potra, Dj Budin eta Aurora Beltran gure eszenatokira igoko dira merkatuaren lehenengo egunean.

Web: http://www.948merkatua.com/
948 MERKATUA
18:00 Ate irekiera
19:00 Gussy
19:45 La Txula Potra
20:30 Dj Budin
22:00 Aurora Beltran
22:45 The Titanians 

 

Vídeos