Azaroa 27, Ostirala
KONTZERTUA
ESZENATOKI NAGUSIA

AFU + RAPEROS DE EMAUS + SUSTRAIANS DJS

20:15h

Afu Barañaingo gaztetxean pixkanaka lagunartean sortutako taldea da. Aurretik denbora dezentean batez ere beste taldeen bertsioak jotzen egon arren 2007 urtean herriko jaietan lehen aldiz taula gainera igo ziren. Uste baino askoz harrera hobea izan ondoren kontzertutarako eskaintzak eta kanta propioak areagotu egin ziren eta pixkanaka taldea egonkortuz joan zen. 2010ean “aprendamos a desaprender” lehen diska kaleratu eta arrakasta handituz joan zen kontzertu eskaintzak ugarituz. Bertan, Reggae, rumba, ska eta erritmo latinoak agertzen zaizkigu nagusiki. Nafarroatik hasi eta EH mailan jotzen hasi zen taldea, estatu mailako biratxoren bat egitearekin batera. 2012an “lurraren komunikazio taupadak” bigarren diska kaleratu zen eta honetan aurreko erritmo nahasketaz gain erritmo afrikarrak agertzen zaizkigu. Garai honetan ere zuzenekoak dira taldearen alde indartsuena, Bretainia eta Italiaraino iristen direlarik. Orain 2015 udan grabatutako “Zoroak hegaz goaz” hirugarren lana aurkeztera datoz, hasierako freskotasuna galdu gabe erritmo mota berriekin muga guztiak apurtu daitezkeela erakutsiz.

AFU + RAPEROS DE EMAUS + SUSTRAIANS DJS

Ate irekiera: 20:15 Kontzertuak: 20:15

Aurrez: 6€ + gastos / Txartel leihatilean 8€

Salmenta: El Infiernito, Tai y la Teteria de la Mañueta, Akelamendi  taberna.

Online salmenta: www.zentralpamplona.com

Vídeos