Urria 06, Larunbata
JAIALDIA
AGERTOKI NAGUSIA

BELTZA WEEKEND 2018

00:00h

Beltza Weekend jaialdiaren bigarren edizioak behin betiko kartela itxi du The Lucilles, The Sick Boys eta Broken Brothers Brass Band taldeekin

Sister Cookie, The Beat From Palookaville eta King Salami & The Cumberland Three bandekin batera arituko dira musika beltzaren hitzorduan heldu den urriaren 4, 5 eta 6an, Iruñean

Beltza Weekend jaialdiaren bigarren edizioak behin betiko musika programazioa aurkeztu du. Madrilgo The Lucilles soul banda, The Sick Boys rock and roll taldea (Bartzelona) eta, etxetik atera gabe, The Broken Brothers Brass Band jumbo-jazz taldeak osatu dute kartela, askotarikoa, baina, beti ere, musika beltzean jatorri duena.

Jaialdia heldu den urriaren 4, 5 eta 6an egingo da,I ruñeko zentral aretoan, hiriko alde zaharreko hainbat tabernatan eta kaleetan. Iaz bezala, musika beltzean espezializatutako hainbat DJ ariko dira eta programazio osagarria indartuko da. Aurrerago jakinaraziko dizuegun arren, jada aurreratu dezakegu zinema ziklo bat, argazki erakusketa bat eta haurrentzako ekitaldi bat izanen direla gozagai.

Abonamenduak jada salgai

Momentuz, hiru eguneko abonamendua bakarrik jarri dugu salgai 30 eurotan + kudeaketa gastuak. Eskaintza berezi hau lehen 200 abonamenduentzako da, edota uztailaren 31ra arte. Abuztuaren 1etik aurrera, 35 euro + gastuak izango da prezioa. Sarrerak zentralpamplona.com-en eskura daitezke.

BELTZA WEEKEND 2018
3 eguneko bonuak:
Prezioa: 30€ + gastuak
Salmenta: Web Zentral

Vídeos