Jueves 03 Noviembre
KONTZERTUA
ESZENATOKI NAGUSIA

BERRI TXARRAK [SOLD OUT]

20:00h

Osotara 20 abesti berri biltzen dituen disko hirukoitza, horixe BERRI TXARRAK-en egitasmo berria taldea sortu zenetik 20 urte betetzen direnean.

Halaxe da: 20. urteurrena ospatzeko zerbait berezia eskaintzeko gogoa piztu eta ‘Haria’ bira amaitu orduko kantu berriak lantzen hasi ginen. Sortze prozesu luzeari hasiera eman genion hala, ’20 urte 20 abesti’ leloa buruan iltzatuta.

Musika etengabeko bilaketa dela sinetsita, baina, bagenuen beste asmo bat: lan berriko abestiak hiru zatitan banatzea: hiru ekoizlearras ezberdinen eskutan jartzea, rocka ulertzeko hiru molde, hiru ikuspuntu (ia) kontrajarri, ez bada kantuaren alde egiten dutela denek.

Hala, 2014an zehar hiru grabaketa saio egin ditugu, guretzat bereziak diren beste hainbeste ekoizlerekin. Kronologikoki: Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson.

BERRI TXARRAK [SOLD OUT]

Ate irekiera: 20:00 | Hasiera: 21:00

Aurresalmenta: 15€ + gastuak

Txarteldegian: 18€

Sarrerak agortutak! 

Vídeos