Iraila 29, Ostirala
JAIALDIA
ESZENATOKI NAGUSIA

BELTZA WEEKEND 2017: THE UPPERTONES + THE EXCITEMENTS

20:30h

Ostiralean, Bartzelonatik The Excitements izango dugu, Europan nabarmentzen den R&B taldea, Koko Jean Davis buru duen zuzeneko ikaragarriarekin.  The Uppertones, ere izango dira, italiar hirukote indartsua da eta Jamaikan 50etako hamarkadan egiten zen musika ekarriko digute modu bikainean.

The Excitements

Lehen aldiz Iruñean Bartzelonako  The Excitements taldea izanen dugu, Europako R&B eta Soul zirkuituko talde sendo eta errespetatuenetako bat. Zuzeneko kiskalgarria daukate eta aparteko abeslari ipurterrea, alegia, Koko Jean Davis imitaezina. Ahots bikaina eta sekulako energia agertuko ditu eszenatokiaren gainean. Kontiente Zaharrean kristoren eskarmentua hartu duen banda batek babestuta ikusiko dugu.

The Uppertones

The Uppertones tronboia, pianoa, bateria eta ahotsez osatutako hiruko erabat indartsua da. Italiatik datoz eta Jamaikan 50etako hamarkadan egiten zen musika ekarriko digute modu bikainean: R&B jamaikarra, boggie jamaikarra, calypsoa eta mentoa. Sormen handiko garaia izan zen hura: ska, roscksteady eta reggae gisako musika-estiloen sorkuntza ekarriko zuena. The Uppertones dotoreak dira eta estetika zaindu eta erakargarria daukate. Europan barrena egiten ari diren biraren baitan datoz Iruñera, eta beren stompin’-swing bereziarekin helduko dira, jamaikar estilo zorrotzaz nahastua.

BELTZA WEEKEND 2017: THE UPPERTONES + THE EXCITEMENTS
Ate irekiera:  20:30 | Hasiera: 21:30 

Eguneko sarrera
Aurrez: 22€ +kudeaketa gastuak | Txarteldegia: 24€ 
Eguneko sarrerak bakarrik online

Bono 3 egun:
Prezioa: 40€ + kudeaketa gastuak
Salmenta online: Web Zentral
Gune Fisikoak: Slide Shop (Txapitela Kalea), Nebula Bar, La Urbana. 

Diario de Noticias egunkariko harpidunentzako %10eko deskontua (eguneko sarreretan eta 3 eguneko bonoetan) Zentral salmenta kanaletan (online eta txarteldegian). Club Noticias Suscriptores txartela indarrean egon behar da eta ekitaldi egunean aurkeztea ezinbestekoa da.

Vídeos