Iraila 28, Osteguna
JAIALDIA
ESZENATOKI NAGUSIA

BELTZA WEEKEND 2017: MFC CHICKEN

20:00h

Musika beltza ardatz duen jaialdi berria da Beltza Weekend. Lehen edizioa heldu den irailaren 28, 29 eta 30ean eginen da Iruñean. Estreinako hitzordu honetan soul eta rhythm&blues estiloetan oinarritutako kontzertu sorta dotore eta askotarikoa izanen dugu gozagai. Zuzeneko emanaldiak Zentral aretoan izanen dira eta lehen edizioak luxuzko kartela izanen du.

MFC Chicken

MFC Chicken Munduko rock and roll, frat, garage eta R&B talde dibertigarrienetakoa da (ez gara esajeratzen ari). Kolesterol eta oilasko frijituaren zale amorratuak dira eta oilategi bitxia eta eroa osatzen dute. Osagarri gutxirekin sekulakoak muntatzen dituzte: Suzko-saxoa, gitarra jostalariak eta oinarri erritmiko bizia baliatzen dituzte publikoari gozamen hutsa oparitzeko. Beren errepertorioan Ray Charles edota Sonics entzungo ditugu; Motown zigiluaren sortzaile den Gordy jaunaren Money klasikoa edota James Brown-en Night Train. MFC Chicken-ek Londresen du paratua bere kuartel nagusia, nahiz eta taldekideak herrialde askotakoak diren. 2012an argitaratu zuten lehen disko luzea, Music For Chicken. Ondoren, Solid Gravy (2014), It’s MFC Chicken Time! (2015) eta Goin’ Chicken Crazy (2016) etorri ziren.

BELTZA WEEKEND 2017: MFC CHICKEN
Ate irekiera:  20:00 | Hasiera: 20:30 

Eguneko sarrera
Aurrez: 10€ + kudeaketa gastuak | Txarteldegia: 12€ 
Eguneko sarrerak bakarrik online eros daitezke

Bono 3 egun:
Precio: 40€ + kudeaketa gastuak 
Salmenta: Web Zentral
Gune fisikoak: Slide Shop (Txapitela kalea), Nebula Bar, La Urbana. 

Diario de Noticias egunkariko harpidunentzako %10eko deskontua (eguneko sarreretan eta 3 eguneko bonoetan) Zentral salmenta kanaletan (online eta txarteldegian). Club Noticias Suscriptores txartela indarrean egon behar da eta ekitaldi egunean aurkeztea ezinbestekoa da.

 

Vídeos