Iraila 23, Igandea
VERMUT MUSIKALA
BURGOEN PLAZAKO TERRAZAN

CHELSEA HOTEL

13:00h

// Vermut Musikala \\

60 eta 70 hamarkadetan New Yorkeko Chelsea hotela artista, musikari eta idazle ugarien topagunea izan zen, hotela New Yorkeko bohemio munduaren zentro kultural eta artistikoan bihurtuz. Horrela, Arthur C. Clarke-k “2001: A Space Odyssey” idatzi zuen Chelsea hotelan; Andy Warholek “Chelsea Girls” film esperimentala zuzendu zuen; Bob Dylanek “Sara” 211 gelan idatzi zuen; Leonard Cohenek Janis Joplinen izandako maitasun istorioa kontatzen du hotelaren izena duen abestian, eta abar.

Horregatik Chelsea Hotel musika taldeak, gaur egungo kultura iraultzen zuen espiritu horri omenaldia ematen dio, garai hartako abestiak akustiko eta jazzaren eragin indartsua duten bertsioak interpretatzen. Soniaren ahots zoragarriak nabarmentzen duten soul akustikoan abestutako abesti ezagun hauek ezin hobeak dira giro lasai eta atseginean gozatzeko. Leonard Cohen, The Mamas & The Papas edo Lou Reed-ek idatzitako abestiak, Etta James, Nina Simone edo Frank Sinatrak ezagun araztu zituzten jazz klasikoen abestiekin partekatzen dute errepertorioa. Baina publikoarentzako ezagunak diren Radiohead, Amy Winehouse edo Antonio Vega bezalako gaur egungoko artisten bertsioak ere sartzen dira.

Vídeos