Otsaila 17, Larunbata
KONTZERTUA
ESZENATOKI NAGUSIA

DAWN OF THE MAYA

20:30h

Gauza on guztiek amaiera daukatela diote…

Dawn of the Maya taldeak hamar urte daramatza eszenatokien gainean eta dagoeneko ikaragarrizko lau disko argitaratu ditu. Zoritxarrez, taldeak agur birari hasiera eman dio, azkenekoa izango delakoan. Berriki baieztatu zuten bira honen amaierako data Resurrection Fest 2018 (Viveiro) musika jaialdian izango dela, hala ere, lehenago etxekoei bisita egingo diete, inoiz huts egin ez dieten horiei.

Oraingoan Zentral Kafe Antzokian otsailak 17an izugarrizko jaia izango dugu, galdu ezin duzun hitzordu berezia izango da. Iruñeako hardcore-aren estandartea izan den talde honek azkeneko kontzertua emango du Iruñean bere jendearentzat, orain dela urtebete “Colossal” disko berriaren aurkezpenean areto berean taldearekin bat egin zuten haientzat hain zuzen ere. Oraindik gogoratzen dugu ekitaldi hori, gure hirian eta gure musika estiloari dagokionez ikusi dugun onenetariko bat, onena ez bada izan.

Estatu mailako hardcore eszenan eragin garrantzitsua izan du talde honek beren konposizio konplexu eta melodikoekin. Zer esanik ez Europa osoan zehar emandako kontzertu bikainez. Esku tartean daukagun agur festa horretarako Iruñeako areto onenean errepikatuko du taldeak. Dudarik gabe jaialdi bikaina izango da ustekabe askorekin eta arreta handiarekin prestatutako oso “setlist” bereziarekin. Etxean eta areto baten intimitatean taldeaz gozatzeko azkeneko aukera izango dugu hori (momentuz behintzat) eta ziur gaude taldeak merezi duen omenaldia emateko guztiok bertan ikusiko zaituztegula.

Ekitaldi honek gonbidatu on-onak merezi ditu, eta horretarako Mendabiako Corrosive taldeak single berria aurkeztuko du (TMF Studios-en grabatuta Alex Kappa-ren gidaritzapean) eta Iruñeako Chotakabra taldeak gauari puntu-puntuan hasiera emango dio euren “Autoestima” EP berriaren aurkezpenarekin.

DAWN OF THE MAYA
Ateak: 20:30 | Hasiera: 21:00
Aurresalmenta: 7€ + gastuak | Txarteldegia: 10€
Salmenta: www.zentralpamplona.com
Puntu fisikoak: El Infiernito, Tatuajes Tai y Escuela de Música Kithara

Bono Entrada + Cena: 19€ 
Cena en nuestro restaurante antes del concierto. Un menú fijo de 12€ con hamburguesa, patatas y una bebida. La cena se reservará para antes del concierto, entre las 20:00h y las 21:00h en el restaurante. El bono se compra a través de nuestro sistema de compra online seleccionando el tipo de entrada ‘Entrada + cena’.
*El bono entrada + cena solo puede comprarse a través de nuestro canal de venta www.zentralpamplona.com. En el caso de comprar una entrada a través de otro canal de venta la cena se deberá reservar y se pagará en el restaurante el mismo día. **El precio del bono entrada + cena no incluye los gastos de gestión correspondientes a la entrada. ***Cualquier pregunta o duda contactar con Zentral, tel. 848 478 800 o info@zentralpamplona.com.

 

 

Vídeos