Domingo 15 Enero
KONTZERTUA
ESZENATOKI NAGUSIA

GATIBU [DATA BERRIA]

00:00h

Gatiburen azken lana, «Aske maitte, aske bizi»,  koloreetan datorkigu bai barrutik eta bai kanpotik. Kantu bakoitza mihise bat balitz bezala aurkezten du taldeak, marra lodiz margoturik batzuetan, finez besteetan. Kolore anitzeko ilustrazio bilduma batekin osotasun organiko eta zirraragarri bat sortuz, diskoaren azal indartsuak ederki islatzen duen moduan.

Gatibuk, honako hontan eta bere musika eskutik hartuta, toki eder desberdinetara ametsetan bidaiatzeko parada ematen digu. Sentsazio positiboz beteriko zeharbide honetan erritmo biziak eta dantzagarriak rock-arekin eta pop-arekin uztartuko dira elektronika eraginkor batean sartu-irten txikiak adorez erakutsiz. Taldeak, arriskuak eta ausardiak beregan hartuz, disko berri honen bitartez gaurkotasuneko joeretara egokitzen badakiela erakusten du eta errepikatzea gustuko ez duela.

Gatibuk «Aske maitte, aske bizi» lana soinu pertsonalago eta gaurkotuago baten etengabeko bilaketa horretan kokatzen du. Lumak berriztuta baina betiko izaera galdu gabe dakarren zazpigarren lan honek ordu erdi batez bizitasuna eta askatasuna dosi handietan sentiaraziko du infinitora bidean.

GATIBU [DATA BERRIA]
Ordua: zehaztu gabe
Aurresalmentan: 15€ + gastuak | Txarteldegian: 18€
Salmenta-gunea: www.sarrerak.gatibu.eus
Web gunea: https://www.gatibu.eus/

Vídeos