Urria 27, Ostirala
KONTZERTUA
ESZENATOKI NAGUSIA

THE GIFT

21:00h

The Gift pop rock eta musika elektronikoaren artean mugitzen den talde alternatiboa da, aldaketa dotoreak erabiliz. Portugaleko DIY eremuan aitzindari, bere lurraldeko talderik arrakastatsuena da.

Oraingoan, ‘Altar Tour 2017′ birarekin datozte bere seigarren diska aurkezteko, apirilean aurkeztu zena, non ‘Love Without Violins’ singlea nabarmendu dezakegu.

Nahiz eta, Sonia Tavaresen ahots boteretsu eta aldakorra taldearen ezaugarri nabariena izan, hedabide eta jarraitzaileen arabera taldeak bere onena azaltzen du eszenatokietan, bertan sortzen duten show energiko, ikaragarri eta sofistikatuaren bitartez, edozein formatuetara egokitzen dena: jaialdietara, estadioetara edo antzerki eta areto txikietara.

The Gift Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan egon da jotzen, baita Australia eta Asiara gerturatu dira. Hala ere, bere jatorri estatutik kanpo, taldea Espainian eta Brasilen dira batez ere sendoak. Portugalen Urrezko eta Platinozko Diskak batzen ditu eta irratietan lehenengo postuak bete ditu.

THE GIFT
Ate irekiera: 21:00 | Hasiera: 21:30
Aurresalmentan: 18€ + gastuak | Txateldegian: 22€
Salmenta: www.zentralpamplona.com eta www.ticketea.com

Bono Sarrera + Afaria: 30€ + gastuak
Gure jatetxean afaldu dezakegu kontzertu aurretik. Menú finkoa eskaintzen dugu 12€-engatik hamburgesa, patatak eta edaria barne hartzen ditu. Afaria kontzertua baino lehenagorako erreserbatuko da, 20:00ak eta 21:00ak tartean. Bonoa gure online salmenta zerbitzuak eros daiteke ‘Sarrera + Afaria’ sarrera mota hautatuz. Zuzenean erreserba egingo da jatetxean, erosketan jarritako izenarekin.
*’Sarrera + Afaria’ bonoa bakarrik online eros daiteke gure web orriaren bidez. Sarrera beste gune batean erosiz gero, gure jatetxean erreserba egin dezakezu eta egunean bertan ordainduko da afariaren prezioa. **’Sarrera + Afaria’ bonoan sarreraren kudeaketa gastuak ez ditu barne hartzen. ***Informazio gehiago eskatzeko Zentral aretorarekin harremanetan jarri 848 478 800 telefonoan edo info@zentralpamplona.com helbidean.

Política de Menores Accesibilidad

 

Vídeos