Maiatza 03, Asteazkena
UDAKO KANPAMENTUA
ARETO NAGUSIA

IZEN-EMATEA ZENTRAL KIDS SORMENAREN UDAKO KANPAMENDUA

11:00h

Apirilaren 24tik aurrera etxean duzun artista apuntatu dezakezu gure aurtengo kanpamentura. 

Proiektu hau Zentralen eta Tdiferenciaren eskutik sortzen da. Lehenengoa musika eta aisiaren elkargunea da eta bigarrena publiko guztiei zuzendutako antzerki musikalaren esparruko konpainia dugu, Txanogorritxo Rock edo Peter Punk ikuskizunen sortzailea besteak beste, eta umeen eta helduen hezkuntza artistikoan esperientzia handia du. 

Orain, ekainean hasita iraila arte zure seme-alabek esperientzia berezi batekin disfrutatzeko aukera dute: Zentralen antolatzen den sormenaren lehenengo kanpamentua, hemen bere oporren ardatza musika izango da. Instrumentuekin tailerrak, bideoklipak grabatu, Lady Ga-Ga, Madonna bezala margotzea, Elvis bezala mozorrotzea, Zaldi Zurian eta Burgoseko Plazan ur-jolasak, kontzertuak antolatu eta interpretatu, besteak beste izango dira prest ditugun ekintzak. Presley, Beatles, Kiss, Iron Maide, Stones edo Pink Floyd hitzak bere ohikerian sartuko dira. Gure taldea umeak musikarekin, sormen jokuekin, alde zaharrarekin eta adiskidetasunarekin disfrutatzeko pentsatuta dago. 

Datak

Ekainaren 26tik Irailaren 8a arte. 

*Uztailaren 1etik 17ra kanpamentua itxita egongo da, San Ferminak direla eta, ere Uztailaren 25a eta Abuztuaren 15a jai egunak direlako. 

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Goiztiziar zerbitzua eskainiko da 8:00etatik aurrera (+15€/asteko).

Taldeak

1. Taldea: 4-7 urte tartea

2. Taldea: 8-12 urte tartea

Prezioak (prezioak ume bakarra asteko) 

Ume kopurua Aste 1 2 Aste 3 aste edo gehiago
1 95€/astea 85€/astea 75€/astea
2 edo gehiago 90€/astea 80€/astea 70€/astea

Hizkuntza

Euskera eta gaztelera

IZEN-EMATEA ZENTRAL KIDS SORMENAREN UDAKO KANPAMENDUA
Izen ematea: 
Izen-emate orria deskargatu, bete eta sinatu, eta bankuan edindako diru-sartzearen  justifikantearekin eta osasun txartelarekin batera entregatu: bai posta elektronikoaren bidez info@tdiferencia.com helbidean edo eskuz Tdiferencia bulegoetan Rio Alzaina Kalea, 29-20, 12. Bulegoa 10:00etatik 14:00etara.
Informazio gehiago: 
Tel: 675899137 edo  info@tdiferencia.com

Vídeos