Sábado 20 Febrero
KAFEDANTZA
ESZENATOKI NAGUSIA

KAFE DANTZA

12:00h

Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra elkarteetatik Iruñeko dantzazaleentzako Kafedantza  neguan ospatuko dugu.

Horretarako, urtarrilak 16an, goizeko 12etan dantzaren inguruko topagunea sortuko dugu KAFE ZENTRAL aretoan. Dantzaldi zabala, errepertorio eta partaideen aldetik, non Karrikadantzako musikariek, gonbidatuak lagundurik, dantzan jarriko gaituzte erritmo eta doinu ezberdinak baliatuz: jauziak, sokadantzak, fandangoak, arin arinak… dakiguna praktikan jartzeko eta ez dakiguna lagun giroan ikasteko parada ederra izanen da.

Anima zaitezte eta lagun, ezagun, dantzazaleen artean gonbita hau zabal ezazue, dantzan ongi pasa dezagun eta erakuts dezagun dantzan zeinen ongi pasa daitekeen.

Hurrengo datak:

Martxoak 19

KAFE DANTZA

Ordua: 12:00h

Vermut emanaldia

Sarrera dohainik

Vídeos