Abendua 28, Osteguna
KAFEKADANTZA
ARETO NAGUSIA

KAFEKADANTZA

19:30h

Nafarroako Dantzarien Biltzarra elkartetatik Iruñeko dantzazaleentzako KARRIKADANTZA neguan ospatu nahi dugu.

Horretarako, abenduaren 28an arratsaldeko 19 t’erdietan, dantzaren inguruko topagunea sortuko dugu Kafe Zentral aretoan. Dantzaldi zabala, errepertorio eta partaideen aldetik, non Karrikadantzako musikariek, gonbidatuak lagundurik, dantzan jarriko gaituzte erritmo eta doinu ezberdinak baliatuz: jauziak, sokadantzak, fandangoak, arin arinak…KARRIKADANTZA dakiguna praktikan jartzeko eta ez dakiguna lagun giroan ikasteko parada ederra izanen da.

Anima zaitezte eta lagun, ezagun, dantzazaleen artean gonbita hau zabal ezazue, dantzan ongi pasa dezagun eta erakuts dezagun dantzan zeinen ongi pasa daitekeen.

Eta adi neguko beste datei: urtarrilaren 20ean, otsailaren 17an eta martxoaren 17an.

KAFEKADANTZA
Ordutegia: 19:30 – 21:30
Sarrera doan

Vídeos