Otsaila 17, Larunbata
KAFEKATZANTZA
ARETO NAGUSIA

KAFEKADANTZA

12:00h

Nafarroako Dantzarien Biltzarra elkartetatik Iruñeko dantzazaleentzako KARRIKADANTZA neguan ospatu nahi dugu.

Horretarako, otsailaren 17an, bermut-aren orduan, dantzaren inguruko topagunea sortuko dugu Kafe Zentral aretoan. Dantzaldi zabala, errepertorio eta partaideen aldetik, non Karrikadantzako musikariek, gonbidatuak lagundurik, dantzan jarriko gaituzte erritmo eta doinu ezberdinak baliatuz: jauziak, sokadantzak, fandangoak, arin arinak…KARRIKADANTZA dakiguna praktikan jartzeko eta ez dakiguna lagun giroan ikasteko parada ederra izanen da.

Anima zaitezte eta lagun, ezagun, dantzazaleen artean gonbita hau zabal ezazue, dantzan ongi pasa dezagun eta erakuts dezagun dantzan zeinen ongi pasa daitekeen.

KAFEKADANTZA
Ordutegia: 12:00 – 14:00
Sarrera doan

Vídeos