Sábado 09 Abril
KONTZERTUA
ESZENATOKI NAGUSIA

KEN ZAZPI [SARRERAK AGORTUTA]

21:00h

KEN ZAZPIk lan berria estreinatu du, “Phoenicoperus” izenekoa. Bere ibilbide zabaleko zortzigarrena da; hori dela-eta, bira bat egingo du. “Phoenicoperus” fenix hegaztiaren izen grekoa da; izan ere, taldeak, fenix hegaztiak bezala, berriro ekin dio hegaldiari. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin zuzeneko kontzertuak eta grabazioa 2013an amaitu ondoren, diskoa grabatu berri dute eta azaroan hasiko dira aurkezten. 2016ko urtarriletik aurrera egingo dute bira. Taldeak, zortzigarren disko honetan, Ruben Caballeroren (gitarra) eta Eñaut Gaztañagaren (programazioa) laguntza izan dute, baita Ricky Falkner-ena ere, ekoizpen-lanetan. Hitzei dagokienez, taldeak konposatu ditu Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Joseba Sarrionandia eta Lander Garroren laguntzarekin.

Ken Zazpi Euskal Herriko pop-rock talderik ezagunenetako bat da; hala ziurtatzen dute musika-prentsa espezializatuak eta publikoak, taldearen diskoak milaka erosita. Hauek dira talde funtsezko eta iraunkor baten oinarrizko ezaugarriak: abesti iradokitzaile bezain eragin handikoak sortu behar ditu, interpretazio-kalitate handia eskaini eta abestien berezko balioa aterarazten duten soinu-ekoizpenerako sistema egokiak erabili behar ditu. Arrazoi horiengatik, diskoan nahiz zuzenean, Ken Zazpik jakin izan du bere publikoaren arreta bereganatzen. Taldearen konposizio bikainek, lelo mamitsuek eta hitzen konpromiso aringarriak bizi-itxaropenak eta desio sakonak ernarazten dituzte entzulearen bihotzean.

[SARRERAK AGORTUTA]

¿Presaka zabiltza kontzertura iristeko? ¿Ez dakizu non afaldu? Plan bat proposatzen dizuegu: afari bat erantsi zure sarrerari 12€ren truke: hanburgesa, patatak eta edari bat (garagardo kainoia, kaña, ura, freskagarria, ardo kopa). Afaria 20:00etatik 21:00ra eskainiko da. Hori bai, berehala betetzen da, beraz gomendatzen dizuegu aurretik mahaia erreserbatzea: 948 22 07 64 zenbakira deitu edo gastroclub@zentralpamplona.com emailera mezu bat didali. Zure afaria 22:00etarako erreserbatuko da.
KEN ZAZPI [SARRERAK AGORTUTA]

Ate irekiera: 21:00 | Kontzertua: 21:30

SARRERAK AGORTUTA

Vídeos