Urria 28, Larunbata
KONTZERTUA
ESZENATOKI NAGUSIA

MIKEL URDANGARIN

20:30h

2015. bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan sotil haren ondoren, Mikel Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan konposizio berriak “Margolaria” deritzan disko hurbil, eskurazabal eta sendo horretan.

Hamar kantu hauetaz baliatzen da kantaria, guzakiaren barrura begiratu samur bat botatzeko eta norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak askatasun kantu bilakatzeko.

Abestiak entzunaldi hunkigarri batea lotzen dira bata bestearekin, eta modu harrigarrian harrapatzen gaituzte, gure hazten eta garatzen doazen indar ahaltsuak balira bezala.

MIKEL URDANGARIN
Ate irekiera: 20:30 | Hasiera: 21:00 
Aurrez: 10€ + kudeaketa gastuak | Txarteldegia: 12€ 
Salmenta: www.zentralpamplona.com

Bono Sarrera + Afaria: 30€ + gastuak
Gure jatetxean afaldu dezakegu kontzertu aurretik. Menú finkoa eskaintzen dugu 12€-engatik hamburgesa, patatak eta edaria barne hartzen ditu. Afaria kontzertua baino lehenagorako erreserbatuko da, 20:00ak eta 21:00ak tartean. Bonoa gure online salmenta zerbitzuak eros daiteke ‘Sarrera + Afaria’ sarrera mota hautatuz. Zuzenean erreserba egingo da jatetxean, erosketan jarritako izenarekin.
*’Sarrera + Afaria’ bonoa bakarrik online eros daiteke gure web orriaren bidez. Sarrera beste gune batean erosiz gero, gure jatetxean erreserba egin dezakezu eta egunean bertan ordainduko da afariaren prezioa. **’Sarrera + Afaria’ bonoan sarreraren kudeaketa gastuak ez ditu barne hartzen. ***Informazio gehiago eskatzeko Zentral aretorarekin harremanetan jarri 848 478 800 telefonoan edo info@zentralpamplona.com helbidean.

Política de Menores Accesibilidad

Vídeos