Azaroa 25, Larunbata
KONTZERTUA
ESZENATOKI NAGUSIA

NAKANY KANTÉ + DJ FLORO

19:00h

África Imprescindible // Afrika Behar-Beharrezkoa eta Zentral Nakany Kanté eta DJ Floro-ren kontzertua aurkezten du, Iruñean ospatuko diren Afrika Behar Beharrezkoaren jardunaldien 17. edizioari amaiera emateko.

Nakany Kanté, Guinea du jaioterri eta Bartzelonan hasi zen musika munduan. 2016 urtean bere bigarren diskoa argitaratu zuen Naka; eta bere letretan kezka sozialak eta bere bizitza baldintzatu duten esperientzia pertsonalak adierazten ditu, afrikar esamoldeetan sakontzen du, patuaz hitz egiten digu, baita ere mendekuaz, egiaz eta gezurraz, barkamenaz, denboraz… Desberdintasun soziala aldarrikatzen du bai gizon eta emakumeen artean bai umeen abandonatzearen inguruan. Musikari dagokionez, POP estiloan sartzen badugu ere, ahotsa eta kitarra bakarrik grabatzera ausartzen da eta flamenkoarekin eta mediterranear musikarekin zerikusia agertzen du, izan ere, Calima eta Macaco artistekin elkarlanak egin ditu. Dudarik gabe, bere musika esperientzia pertsonalen eta artista bezala izan duen garapenaren isla da. Urte honetan, bere aurkezpen bira jarraitzen du, bere hurrengo lana prestatzen duen bitartean.

DJ FLORO gaua irekitzeaz eta ixteaz arduratuko da. DJ Floro mugarik gabeko DJa da, bai zentzu geografikan zein musikalean. Musika eta abesiak ditu maite; banatzeko edo partzelatzeko intentziorik gabe. Emozioak, sentsazioak, jokabideak eta mundu osoko hirien soinuak trasmititzea du helburu. Bere sesioek espazioan eta denboran bidaiatzen dute, abestien kontzeptua nagusituz eta soinu ezberdinak eta eletronika, afrobeat, Brasil, África, Soul, Funk, Drum ‘N’ Bass, Jazz, Boogaloo, Reggae, Hip Hop, Latin nahastuz.

Informazio gehiago: www.africaimprescindible.org

NAKANY KANTÉ + DJ FLORO
Ate irekiera: 19:00 | DJ Floro: 19:00 | Nakany Kanté: 21:30 | DJ Floro: 22:50 
Aurrez: 15€ + gastos | Txarteldegian: 18€ 
Salmenta online: www.zentralpamplona.com
Gune fisikoak: El Infiernito
Salmenta kudeaketa gasturik gabe:  www.africaimprescindible.org eta Intermon Oxfam (Paulino Caballero, 25)

Vídeos