Abendua 30, Ostirala
KONTZERTUA
ESZENATOKI NAGUSIA

NIKO ETXART ETA HAPA HAPA + BALERDI BALERDI

20:30h

Niko Etxart (1953, Altzürükü, Zuberoa) abeslari, konpositore eta musikari euskalduna da. Euskal Herrian ezaguna da rocka euskaraz bultzatzeagatik eta, batez ere, tradizioaren eta musika modernoaren arteko arrakala murriztu izanagatik. Bere formatu elektrikoan Hapa Hapa talde bikaina du lagun. Euskal Rock’n Roll, Baga Biga Klik edota Eperra dira, besteak beste, haren abesti entzutetsuenak, batzuk-batuk aipatzearren.

Bestetik, Balerdi Balerdi, Iruñeko power-pop taldea da. Taldekideen artean 70. hamarkadako iruñerriko musika panoramaren sustatzaileetako batzuk daude: Toño Muro eta Marino Goñi, esaterako. Haien bigarren garaian, 2012an hirukote bezala hasitakoa, disko bakarra grabatu dute gaur arte: Hegoko Lautadaren Ertzetik. Ordu ezkeroztik taldean aldaketak egon dira eta egun laukote bezala ageri zaizkigu: Balerdi Balerdi Toñok, Zarak, Anxelek y Pettik osatzen dute, beteranoak izanik ere, hasiberriek erakusten duten ilusio berberarekin.

NIKO ETXART ETA HAPA HAPA + BALERDI BALERDI

Ate irekiera: 20:30 | Hasiera: 21:00

Aurresalmenta: 12€ + gastuak

 

Vídeos