Viernes 23 Diciembre
OLENTZERO
ESZENATOKI NAGUSIA

HORRA OLENTZERO!

12:00h

Olentzerori ongietorri beroa egiteko aukera izanen dute Iruñeko haurrek abenduaren 23an, 12:00etan, Zentral Kafe Antzokian, Euskalerria Irratiaren eskutik: 24ko gau majikoaren bezperan, Olentzero gurekin izanen da, haurrekin abestuko du, ipuinak kontatuko dizkie, eta oparitxoren bat ere banatuko du.

Pirritxen seme-alaba Pupu eta Lore Iruñera hurbilduko dira, olentzerori musu handia ematera. Pantxika Lamur pailazoak haurren artean opariak banatzen lagunduko dio. Eta Oskar Estanga bertsolari eta musikariak haurrei lagunduko die ikazkin eskuzabalari abesten.

HORRA OLENTZERO!
Ate irekiera: 11:30h / Hasiera: 12:00h
Aurresalmenta: 3€ + gastuak / Txarteldegia: 5€ (*Haurrak 3 urtetik gora sarrera behar dute)
Salmenta online: www.zentralpamplona.com [Gure webgunean sarrera gehiago jarri ditugu]
Salgune físikoak: Karrikiri
Antolatzailea: Euskalerria Irratia
Laguntzaileak: Ayuntamiento de Pamplona y Asociación Olentzeroren Lagunak 

Vídeos