Sábado 28 Noviembre
KONTZERTUA
ESZENATOKI NAGUSIA

SORKUN + ZEA MAYS

20:00h

Bere bakarkako azken lana orain dela 7 urte atera eta gero, Sorkunek ‘Ziklomorphosia’ aurkezten digu. Soul, Funkya, Reggae nahasten dantzatzeko den lan berri honetan. Ziklomorphosia-rekin Sorkunek estilo jauzi izugarria eman du. Pentsa dezakegu urte hauetan guztietan soinuekin, soinu beltzekin esango genuke, izandako enpatiaren emaitza dela, baina sorpresa izugarria eramango du diskoa entzuten duenak, proposamen estilizatu batekin topo egingo baitu, orain arte Sorkunek eskaini digunaren guztiz ezberdina dena. Ziklomorphosia-rekin Sorkunek apustu handia egin du, anbizioa ageri du. Modu magistralean konbinatu ditu bere ahots ederra eta Eider Rodriguezen testu berezi horiek (baita Harkaitz Canorenak zein Sorkunenak berarenak). Tratamendu musikala, estetikoa eta estilistikoarekin heldutasunera goratu da, eta disko honek, dudarik gabe, marka utziko du egungo euskal musikaren panoraman.

 

SORKUN + ZEA MAYS

Ate irekiera: 20.00h Kontzertuak: 20.45h
Aurrez: 10€ + gastos / Txartel leihatilean: 12€
Salmenta: www.zentralpamplona.com, El Infiernito, Walden Librería, Tatuajes Tai y Tetería de la Mañueta

Vídeos