Azaroa 26, Larunbata
KONTZERTUA
ESZENATOKI NAGUSIA

ZEA MAYS + LIHER

20:30h

2017an 20 urte beteko dira Zea Mays talde bilbotarra sortu zenetik. Gure arteko harremanak eta kontsumitzeko ohiturak aldatu dituzten berrikuntza teknologiko anitzek markatutako bi hamarraldi, berehalakotasunaren eta iragankortasunaren diktadura ezartzeko ere balio izan dutenak. Lasterketa teknologiko honek musikaren industrian ere izan du eraginik.

Zea Mays-ek, oinak lurrean mantenduta, garai berrietara moldatzen jakin izan du, euren publikoa handitzeko gai izan dira oztopo idiomatikoak saihestuta eta edozein artistaren erronka handiena gaindituta: disko berri bakoitzarekin zale gazteak euren entzuleriara gehituta. Harro egoteko arrazoiak dira. Eta horixe bera da, hain zuzen ere, Zea Mays-en estudioko zortzigarren diskoaren izena: ‘Harro’. Dave M. Allen ingelesak (2013ko ‘Da’ euren aurreko diskoan ere lan egindakoa) ekoiztutako hamabost abesti berri. Allen The Cure-en disko onenetariko batzuen arduraduna da; new wave, synth pop eta rock gotikoaren ekoizle nabarmenenetarikoa, Depeche Mode, The Sisters Of Mercy edo The Human League bezalako taldeekin lan egindakoa; baita Neneh Cherry-ren estreinaldia suposatu zuen ‘Man’ disko zoragarriaren ekoizlea ere.

Zea Mays-ek, oroimen ona landuta, inori ukondokorik eman gabe trenera igotzen jakin du. Honegatik guztiagatik harro egoteko arrazoi asko dauzkate. Eta gu, beraietaz. Zuetaz HARRO.

Batzuetan emeki eta bortizki bestetan aritzen den ahots ezti-goxo baina sendoa da LIHER-en zigilu adierazgarrienetako bat, Lide Hernandoren soul ukituko jolasek osatzen baitituzte oinarri rockero ukaezina duten abestien doinu indartsuak. Lide Hernandok jarri zuen egun Liher bilakatu den proiektuaren lehen hazia. 2015eko udaberrian hasi zen bakarlari gisa kontzertuak ematen. Gitarra akustikoak lagundurik zenbait zuzenekotan aritu ostean, urte bereko azaroan taldea estreinatu zuen. Orain proiektua sendotu da, ‘Hauts’ proposamena borobildu dute eta, modu batean ala bestean, musikaz eragiteko eta asaldatzeko gogotsu heldu dira.

ZEA MAYS + LIHER

Ate irekiera: 20:30 | Hasiera: 21:00

Aurresalmenta: 10€ + gastuak | Txarteldegian: 12€

Salgunea: www.zentralpamplona.com

Vídeos