GASTROKLUBA

PARTEKATZEKO ETA GOZATZEKO GASTRONOMIA

Zentral Gastroklubeko sukaldea gure gastronomia sekreturik handiena agerian jartzeko irekita dago: ongi pasatzen dugu janaria prestatzen. Horregatik, esparru musikal honetan oihala altxatzen dugu sukaldearen ikuskizunaz goza dezazun.
Hemen dena ikusten da, ukitzen da, dastatzen da, partekatzen da. Atsegin izatea, dibertitzea eta aho-zabalik uztea dugu helburu. Gurea mugarik gabeko merkatu-sukaldea da, taldeak dastatzeko, partekatzeko, ahomentatzeko etab. mahai gainean proposamen iradokitzaileak jartzen dituen sukaldea, alegia.

GURE KOKAPENAK DEFINITZEN GAITU: ALDE BATEAN, MERKATUA; BESTEAN, MUSIKA

Gure aldamenekoak Santo Domingoko Merkatuko dendariak dira. Gure sukaldariburuak bisita egiten die egunero eta paseo horretan sortzen dira gure karta osatzen duten proposamenak. “Merkatuko sukaldea” deritzogu, hau da, fisikoki Zentral Gastroklubari nortasuna ematen dion kontzeptua da, eta, era berean, kalitatea eta freskotasuna bermatzen ditu.
Gastrokluba kontzertu-aretotik bereizita dago baina espiritua elkarrekin daukate. Afaria eta gero, Gastroklubean bertan kontzertuetarako eta txoko bildu honetarako bereziki antolatu diren saioez gozatzeko aukera izango duzu. Ardoa, kopa edota cocktaila eskuan, afaria luzatzen da. Mahaitik altxatzea zaila da baina erabakia hartzen duzunean, behera joan besterik ez duzu, kontzertuetan edota DJen saioetan afaria jaisteko.

SUKALDARIBURUA ETA BERE TALDEA

Betiko sukaldaritzan zein abangoardiakoan, eskarmentu handiko talde gaztea gara eta gure lana izugarri maite dugu.

  • Ruben, sukaldeburua, eta bigarrena, Isaac, eguneratutako betiko errezetetan oinarritzen den karta eratzeaz arduratzen dira, kalitatez eta tokiko erreferentziez beteta dagoena.
  • Nadia gure aretoburua da. Bera izango da hartuko zaituena eta kartan dauden nobedade guztien berri emango dizuna. Zu eroso eta pozik sentiaraztearren, zerbitzu-taldea koordinatzen duen pertsona da.
  • Luismi Zentral Gastroklubeko ardozaina da. Mugarik gabeko pasioari eta jakingurari esker, kontu handiz ardorik hoberenak aukeratzen ditu, bai lehiakiderik gabeko klasikoak, bai aurreiritzirik gabeko berriak. Beti elkarketa perfektuaren bila, batzuetan aho zabalik uzteko modukoa, beti orekatua.
  • Jose, kocktailerian aditua, erramua ematen duena da: izan ere, bere lanean onenetarikoa (2013an Espainiako Cocktail Txapelduna), hamar urte baino gehiago darama astintzen, bere trebetasuna erakusten. Beti nahasketarik onenen bila ari da, usain gozoa, aurkezpena eta baita ere zaporea direla-eta harriturik utziko zaituztenak.

Horrelakoak gara, horrelakoa da Gastrokluba. Zure ekitaldiak eta zure festak antolatzeko zurea izan daitekeen esparrua. Zure iradokizunak jasotzeko prest gaude.