Jazz&Blues

IRUÑA JAZZ FESTIVAL

Iruña Jazz Jaialdia, Iruña jazz artistak espazio batean biltzeko beharraren aurrean sortzen da. Gure helburu nagusia Iruñera jazz artistak gerturatzeko jaialdi bat sortzea da, hiriko agertoki kultura sustatu nahian, eta bide batez, gure publikoari era askotako eskaintza kultural handia ematea.

Datak 2018

Jaialdia urte bateko iraunaldia izango du, irailean hasita maiatzeraino. Hilabete hauetan zehar jazz generoko saio esklusiboak izango ditugu nazioarteko, estatu mailako eta hemengo taldeekin osatutako programazioan. Jaialdiak urtean zehar programazio konstantea lortzea bilatzen du eta Zentral aretoa izango du eszenatoki nagusi.

Formatua

Jaialdiaren puntu sendoa, programazioaz gain, bere formatua da. Zentral jazz klub batean bihurtuko da aulki eta mahaiekin, zutik edo eserita egoteko aukera emanez.

Sarrerak

Jaialdirako sarrerak egunekoak dira. Aurrez eskuratuta, 10€ (+gastuak)ko balioa izango dute eta kontzertu egunean bertan erosiz gero, 12€koa izango dute. Sarrerak Zentraleko webgunean bakarrik erosi daizteke.

IRUÑA IN BLUES

Zentral eta Burlada Blues Bar Elkartea beraien esperientzia eta esfortzua batzen dituzte blues generoari buruz musika ziklo bat sortzeko: Iruña in Blues.

Zikloaren protagonista Blues musika da, XX. mendeko historian eragin ikaragarria izan duen generoa eta gaur egun harritzen jarraitzen gaituna. 12 konpas behar dira infernutik loriara joateko, instrumentuek eta erabilitako espresio tekniko bereziek sentimentu sakonenak askatzeko aukera ematen baitute.

Zentral izango da gotorleku nagusia eta Burlada Blues Bar elkarteko bazkideak bere defendatzaile sendoenak. Eszenatokian generoan dauden estilo eta fusio ezberdinetako ordezkariak ikusiko ditugu, eta segur aski, Iruña, eta baita Nafarroa, generoaren amoranteen elkargune bihurtuko da.

Datak 2018

Ilusioz beteta eta seriotasunez sortu dugun proiektua da. Bere bigarren edizioa otsailean hasiko da eta maiatzean bukatu.

Sarrerak

Sarrerak Zentral aretoko webgunean eros daitezke, eta sarrera guztiek prezio berdina dute: aurrez erosita 10€ eta egunean bertan txarteldegian 12€ (Eric Gales-enak kenduta).