Market

Zentral Market : Un nuevo referente en Pamplona

Zentral Market / Merkatua sortzaile berriek martxan jarritako merkatu alternatiboa da, guztiz berria eta, aldi berean, garai batekoa. Hainbat sortzaile gazteen lana, ilusioa eta sormena elkartu dira, ezagutzen denaz gainera Zentral Kafe Antzokian beste aukera batzuk eskaintzeko asmoarekin. Artea, moda independentea, argazkigintza, diseinua, musika, osagarriak, pintura, vintage eta retro arloen inguruan proposamen berritzaileak dituzten salgune anitz topatuko dituzu bertan.

Autoenplegua sustatzea eta gaur egungo sortzaileak eta ekintzaileak laguntzea du helburu. Izan ere, formatu desberdina duen proposamen berri eta berritzailea sortzeko gogoan du oinarri.

Hilean igande bat

Hilean igande batean ospatuko da, 12:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da eta edizio bakoitzean 1.000 pertsona baino gehiago bertaratuko direla aurreikusten da, horrela, Iruñeko zein inguruetako 0 eta 80 urte bitartekoentzako eredu eta topagune bihurtuz.

Objektu eta sormen paregabeekin edonor alaitzeko aukera, baita ere familia osoarentzako giro ezin hobea.

Zentral Market / Merkatua dagoen guztietan Gastrokluba ere zabalik egongo da. Solairuartean, askotariko pintxoak dastatzeko aukera.