Sessions

Argiak behera, bolumena gora, DJa agertokian eta Zentral esparrua guztiz eraldatzen da.

Astebururo, gaueko 12:00etatik aurrera, Zentral Sessions saioetako DJek euren biragailuak behin eta berriz biraraziko dituzte musika alternatiba, elektronika, pop, soul, indie aukera eskaintzeko, baita rock musikako klasikoak eta bestelako musika bikaina ere. Hiribarnean, Gozamenerako Merkatu honetako gauak aukera aparta izango dira.

Gau atsegingarriak, ekitaldiak, gaikako jaiak eta egitarau orijinala. Hauxe izango da Zentraleko saioen ardatz nagusia.

Ez ezazu ezer aurreikusi, ez baitago ezer aurrez erabakita. Zentral Sessions saioetan denetarik gerta daiteke, gau bakoitza jai da!

ORDUTEGIAK

ZENTRAL SESSIONS beti hasiko da 00:00tik aurrera, itxi arte. 00:00tik aurrera doan sar zaitezke. Kalitatezko ingurugiro berri batean murgil zaitez, batez ere musika-gustu desberdineko publiko zabal bati irekita dagoena.

  • Ostegun: 00:00tik 03:30etara
  • Ostiraletan eta Larunbatetan: 00:00tik 04:00etara

ESPARRUAK

Ikus-entzunezko teknologia gorena duen dantzalekua. Dantzalekuan bertan, 16 metroko barra, edari-marka onenez gozatzeko. Guztientzako esparru handia, zeinean itomena, presek edota erlojuek lekurik ez dute.

Eta beste esparru bat: Gastrokluba. Zentraleko solairuartean bereizitako esparru bat ikusiko duzu, intimoagoa eta lasaia, kopa bat edateko eta bestelako saioez gozatzeko. Jazz, Soul, Blues eta antzeko estiloak agertoki txiki batean inguratuko zaituzte eta ohi ez bezala gozatuko duzu.