ZENTRAL KIDS

Orain, ekainean hasita iraila arte zure seme-alabek esperientzia berezi batekin disfrutatzeko aukera dute: Zentralen antolatzen den sormenaren lehenengo kanpamentua, hemen bere oporren ardatza musika izango da. Instrumentuekin tailerrak, bideoklipak grabatu, Lady Ga-Ga, Madonna bezala margotzea, Elvis bezala mozorrotzea, Zaldi Zurian eta Burgoseko Plazan ur-jolasak, kontzertuak antolatu eta interpretatu, besteak beste izango dira prest ditugun ekintzak. Presley, Beatles, Kiss, Iron Maide, Stones edo Pink Floyd hitzak bere ohikerian sartuko dira. Gure taldea umeak musikarekin, sormen jokuekin, alde zaharrarekin eta adiskidetasunarekin disfrutatzeko pentsatuta dago.

Proiektu hau Zentralen eta Tdiferenciaren eskutik sortzen da. Lehenengoa musika eta aisiaren elkargunea da eta bigarrena publiko guztiei zuzendutako antzerki musikalaren esparruko konpainia dugu, Txanogorritxo Rock edo Peter Punk ikuskizunen sortzailea besteak beste, eta umeen eta helduen hezkuntza artistikoan esperientzia handia du.

Gure esperientzia eta espezializazioa musika arloan da, eta zergatik ez umeengan gure pasioa zuzentzea. Sormena sustatu nahi dugu txikietan artean eta bide batez uda dibertigarria sortzea.

ADINA

1. Taldea: 4-7 urte tartea
2. Taldea: 8-12 urte tartea

HIZKUNTZA

Euskeraz eta gazteleraz mintzatzen dira monitoreak.

PREZIOAK

Prezioak aste eta ume kopuruaren arabera dira deskontua dute. Ume bakoitzeko asteko bateko prezioa agertzen da taulan. Kontuan hartu behar da bi ume baino gehiago zehazten dugunean anai-arreba/neba-arreba erreferentzia egiten diogula.

Aste bateko prezioa ume bakoitzeko Ume 1 2 ume edo gehiago
Aste bat 95 € 90 €
Bi aste 85 € 80 €
Hiru aste edo gehiago 75 € 70 €

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

Haurtzaindegi zerbitzua: 15€/asteko prezioa izango du, goitiziar zerbitzua eskainiko da 8:00etatik aurrera eta/edo umeak 15:00ak arte jasotzeko aukera eskainiko da (Bi zerbitzuak edo bakarra aukeratzeko aukera dago).

DATAK

Ekainaren 26tik irailaren 8a arte aukeratu daiteke. Bi aste baino gehiago aurkeratzen badira ez da beharrezkoa bi aste jarraian izatea.

  • Ekainak 26 – Uztailak 1
  • Uztailak 17 – Uztailak 21
  • Uztailak 24 uztailak 28
  • Uztailak 31 – Abuztuak 4
  • Abuztuak 7 – Abuztuak 11
  • Abuztuak 14 – Abuztuak 18
  • Abuztuak 21 – Abuztuak 25
  • Abuztuak 28 – Irailak 1
  • Irailak 4 – Irailak 8

*Uztailaren 1etik 17ra kanpamentua itxita egongo da, San Ferminak direla eta, ere Uztailaren 25a (Santiago) eta Abuztuaren 15a (Mariaren Jasokundea) jai egunak direlako.

Izen ematea

Apirilaren 24tik aurrera izen-ematea irekita dago. Izen emate orria deskargatu eta behin betea eta sinatuta dagoenean diru-sartzearen justifikantearekin eta umearen osasun txartelaren fotokopiarekin batera info@tdiferencia.com helbidera bidali, edo Tdiferencia bulegoetan eskuz entregatu, Alzaina Ibai Kalean 29 – 2 bulegoa 10:00etatik 14:00ra. 

Informazio gehiago:

Tel: 675899137 edo info@tdiferencia.com

Izen emate orria deskargatu