Zentral-eko kontzertuetara adingabeak sar daitezke.
16 eta 17 urte dituzten adingabeak aretora bakarrik sartu daitezke kontzertua dagoenean, beti ere, soinean NAN-a ekarrita.
16 urte baino gutxiago dituzten adingabeak kontzertua ikustera sartu ahal dira baina beti heldu bat lagunduta.
Adingabeetaz arduratzen den helduak erantzukizun-orri bat bete eta atean dauden langileei eman beharko diete. Erantzukizun-orria aretoan bertan betetzeko aukera izango duzue edota webgune honetan bertan.
Behin kontzertua amaituta, adingabeak EZIN DIRA aretoan gelditu.
ZENBAT URTEREKIN ORDAINDU BEHAR DA SARRERA?
Helduei zuzendutako kontzertuetan haurrek 8 urtetik gora ordaindu beharko dute sarrera.
Haurrentzako ekitaldietan ordea, “ZENTRAL KIDS” izenpean, 3 urtetik gora sarrera beharko dute sartzeko.