Abendua 22, Larunbata
ONGI ETORRI FESTA
AGERTOKI NAGUSIA

HORRA OLENTZERO!

11:30h

Olentzerori ongietorri beroa egiteko aukera izanen dute Iruñeko haurrek abenduaren 22an, 12:00etan, Zentral Kafe Antzokian, Euskalerria Irratiaren eskutik: 24ko gau magikoaren bezperaren bezperan, Olentzero gurekin izanen da, haurrekin abestuko du, ipuinak kontatuko dizkie, eta oparitxoren bat ere banatuko du.

Pantxika Lamur pailazoak haurren artean opariak banatzen lagunduko dio, akrobaziak eginez, lehiaketa txikiak antolatuz.

Oskar Estanga bertsolari eta musikariak haurrei lagunduko die ikazkin eskuzabalari abesten.

D ereduko ikastetxe publikoetako zein ikastoletako abesbatza txikiek kantak eskainiko dizkiote ikazkinari.

Antolatzailea: Euskalerria Irratia

Laguntzaileak: Iruñeko Udala eta Olentzeroren Lagunen Elkartea.

HORRA OLENTZERO!
Ate irekiera: 11:30 | Hasiera: 12:00
Aurrez: 3€ + gastuak | Bertan: 5€ (Hiru urtetik gorako haurrek sarrera behar dute)
Salmenta online: www.zentralpamplona.com
Salmenta fisikoa: Karrikiri Euskal Denda (Xabier karrika, 4)

Vídeos