A-MANO MARKET
Iruñeko Zentral aretoa arte eta diseinuari buruzko azoka bilakatuko da heldu den maiatzaren 15ean, igandea; familia osoarekin egiteko moduko bisita izan daiteke.
Artisauen azoka bat aurkituko dugu, diseinatzaile, sortzaile eta artisauen lanak eskainiko dituztenak; era berean, bestelako eskaintza ere izanen da, hala nola musika, liburuen aurkezpenak, erakusketak edota haurrentzako ikuskizun hauek: ipuin-kontalariak, magia, denbora libreko monitoreek gidatutako tailerrak…
Eta goseak amorratzen bazaude, Zentralek gastroklub gune bat ere badu, jaki gozo-gozoak eskainiko dizkizuna. Gainera, market horren barnean ere barra bat egonen da mokaduak eskuratzeko.
Etorri eta aurkitu bilatzen ari zaren detaile edo osagarri hori!