Urria 09, Asteartea
KANTU INPROBISATUA
AGERTOKI NAGUSIA

NAZIOARTEKO INPROBISATZAILEEN BIRA

19:00h

Mintzola Fundazioak eta Lanku Kultur Zerbitzuak elkarlanean sortutako ekimena da Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira. Kultu rarteko ildoari eta munduko kantu inprobisatuen hariari jarraipena emanez, urriaren 9tik 14ra Kubako, Argentinako eta Euskal Herriko inprobisatzaileak arituko dira kantuan. Adierazpideak hala eskatzen duenean, zuzeneko musikaren laguntza izango dute inprobisatzaileek, musikariek edo beraiek jota. Gainera, jarduna jarraitu ahal izateko saioak euskarara itzuliko dira proiekzio baten bidez.

Oraingoan Kubako Tomasita Quiala repentista eta Araceli Argüello payadore argentinarra izango ditugu gurean:

Tomasita Quiala

Kubako punto cubanoaren ordezkari garrantzitsuenetakoa da eta jada egona da Iruñean, 1998an Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertsoaroan hartu baitzuen parte.

Araceli Argüello

Gazteagoa izanagatik ibilbide esanguratsua du Araceli Argüellok ere, 23 urte baititu eta duela 10 urte pasatxo hasi baitzen payadan.

Beraiekin txandakatuz hartuko dute parte Julio Soto  eta Maialen Lujanbio bertsolariek, eta Iker Iriartek gidatuko du saioa.

Saio bakoitzeko informazioa eta sarreren gainekoa www.mintzola.eus eta www.lanku.eus atarietan eta tokian tokiko antolatzaileen iturrietan.

NAZIOARTEKO INPROBISATZAILEEN BIRA

SARRERA DOHAINIK IZANGO DA ARETOA BETE ARTE

Vídeos