,
Detalles del evento
2ZIO Odei Barroso eta Gorka Rodriguez, eta Jo Olascuagaren musikarekin osatuta dago. Bideak izeneko bigarren diskoa aurkeztera dator rap talde lapurtarra. 2010ean rapa eta euskara uztartzeko grinak elkartu zituen hiru kideak eta
Detalles del evento
2ZIO Odei Barroso eta Gorka Rodriguez, eta Jo Olascuagaren musikarekin osatuta dago.
Bideak izeneko bigarren diskoa aurkeztera dator rap talde lapurtarra. 2010ean rapa eta euskara uztartzeko grinak elkartu zituen hiru kideak eta 2013an Pausuz pausu izeneko lehen bilduma plazaratu zuten. Ordutik aitzina, hamaika kontzertu eskainita eta urtebeteko sorkuntza lanaren ondoren dator Bideak, bigarren lana. Barnera egindako bidea erakusten duten kantek, sentipen sakonak eta gizarte kritika dute ardatz. Musikalki ere argi ilunez beteriko melodiak dakartza lan berriak. 2ZIOk oinarrian duen musika estilo ilunaren ukitua guztiz alboratu gabe, kanta bakoitzaren izaerari lekua utzi eta estiloan disko aberatsagoa aurkeztera datoz.
Taldea Nafarroako Bertsozale elkartearen gobidatua da aurtengo Bertso Aroaren programazioan parte hartzeko.
Ate irekiera: 19:00. Kontzertua: 20:00.
Sarrera dohainik
Hora
() H:i - H:i