diciembre, 2017
dom03dic12:0012:00ANE ETA OHE HEGALARIA12:00 - 12:00
Detalles del evento
Aneri ez zaio lotara joateko ordua gustatzen. Garai batean, berriz, bai, amatxik ipuinak kontatzen baitzizkion betazalak poliki-poliki itxi arte. Baina 4 urte bete dituen honetan, amatxi
Detalles del evento
Aneri ez zaio lotara joateko ordua gustatzen. Garai batean, berriz, bai, amatxik ipuinak kontatzen baitzizkion betazalak poliki-poliki itxi arte. Baina 4 urte bete dituen honetan, amatxi jada ez dago eta gurasoek ohean musu eman eta alde egiten dute gauero.
Bere gelako bakardadean, begiak zabal-zabalik mantendu nahi horretan, hasi da amatxik erakutsitakoekin oroitzen. Tartean, puxtarriak eskuetan hartuta egiten zion jolasa etorri zaio burura eta panpin bati egin dio berak joko hori: “Ikusi, Pakita, Xaldun Kortin, pipitt kortin, zenbaten artin?”. Bat-batean hitz magiko horiek hegan jarri dute ohea!
Ohe hegalariak toki askotara eramanen du Ane eta bere gelara itzuli ahal izateko erronka gainditu beharko ditu: gezurrak kontatzeko kantua asmatzea, itzalekin ipuina kontatzea, publikoaren laguntzaz asmakizun bat igartzea…
Baina, ohe hegalariaren bidaia ametsa izan al da? Aneren irudipen hutsa? Bada, EZ. Zalaparta entzunda, aitatxo sartu da Aneren gelan.
Antzezlan-egokitzapen hau bidaia bat da: bidaia denboran, Nafarroako geografian, ume baten ilusioetan eta familia baten errealitatean. Herritik jaso eta herriari itzultzen zaizkion ipuinak, formulak, jolasak, kantuak… etxeko txikienekin euskaraz aritzeko.
MÁS INFORMACIÓN
Ate irekiera: 12:00 | Hasiera: 12:30
Iraupena: 45 minutu
Aktoreak: OIER ZUÑIGA ETA LAURA VILLANUEVA
Iraupena: 45 minutu
Norentzat zuzendua: Familientzako gomendatua. Nafarroako ahozko ondarean oinarrituriko antzerki-musikala.
Sustatzailea: Euskarabidea + Nafarroako Gobernua.
Doako sarrera aretoa bete arte
VIDEOS
COMPRAR ENTRADAS
Hora
(Domingo) 12:00 - 12:00