septiembre, 2017
jue28sep20:0020:00BELTZA WEEKEND 2017: MFC CHICKEN20:00 - 20:00
Detalles del evento
Musika beltza ardatz duen jaialdi berria da Beltza Weekend. Lehen edizioa heldu den irailaren 28, 29 eta 30ean eginen da Iruñean. Estreinako hitzordu honetan soul eta rhythm&blues estiloetan
Detalles del evento
Musika beltza ardatz duen jaialdi berria da Beltza Weekend. Lehen edizioa heldu den irailaren 28, 29 eta 30ean eginen da Iruñean. Estreinako hitzordu honetan soul eta rhythm&blues estiloetan oinarritutako kontzertu sorta dotore eta askotarikoa izanen dugu gozagai. Zuzeneko emanaldiak Zentral aretoan izanen dira eta lehen edizioak luxuzko kartela izanen du.
MFC Chicken
MFC Chicken Munduko rock and roll, frat, garage eta R&B talde dibertigarrienetakoa da (ez gara esajeratzen ari). Kolesterol eta oilasko frijituaren zale amorratuak dira eta oilategi bitxia eta eroa osatzen dute. Osagarri gutxirekin sekulakoak muntatzen dituzte: Suzko-saxoa, gitarra jostalariak eta oinarri erritmiko bizia baliatzen dituzte publikoari gozamen hutsa oparitzeko. Beren errepertorioan Ray Charles edota Sonics entzungo ditugu; Motown zigiluaren sortzaile den Gordy jaunaren Money klasikoa edota James Brown-en Night Train. MFC Chicken-ek Londresen du paratua bere kuartel nagusia, nahiz eta taldekideak herrialde askotakoak diren. 2012an argitaratu zuten lehen disko luzea, Music For Chicken. Ondoren, Solid Gravy (2014), It’s MFC Chicken Time! (2015) eta Goin’ Chicken Crazy (2016) etorri ziren.
MÁS INFORMACIÓN
Ate irekiera: 20:00 | Hasiera: 20:30
Eguneko sarrera
Aurrez: 10€ + kudeaketa gastuak | Txarteldegia: 12€
Eguneko sarrerak bakarrik online eros daitezke
Bono 3 egun:
Precio: 40€ + kudeaketa gastuak
Salmenta: Web Zentral
Gune fisikoak: Slide Shop (Txapitela kalea), Nebula Bar, La Urbana.
Diario de Noticias egunkariko harpidunentzako %10eko deskontua (eguneko sarreretan eta 3 eguneko bonoetan) Zentral salmenta kanaletan (online eta txarteldegian). Club Noticias Suscriptores txartela indarrean egon behar da eta ekitaldi egunean aurkeztea ezinbestekoa da.
VIDEOS
https://www.youtube.com/watch?v=Tw9oEkPignM
https://www.youtube.com/watch?v=Tw9oEkPignM
COMPRAR ENTRADAS
Hora
(Jueves) 20:00 - 20:00