,
H:iH:iFERMIN MUGURUZA & THE SUICIDE OF WESTERN CULTUREH:i - H:i
Detalles del evento
Fermin Muguruzak ez du bere hogeita hamarka urteko karrera amortizatutzat eman nahi, eta orain, bere ibilbidean inork espero ez zuen gidoi-biraketa eginez, soinu-proiektu kamikaze bati ekin dio.
Detalles del evento
Fermin Muguruzak ez du bere hogeita hamarka urteko karrera amortizatutzat eman nahi, eta orain, bere ibilbidean inork espero ez zuen gidoi-biraketa eginez, soinu-proiektu kamikaze bati ekin dio.
«B-Map 1917 + 100» lanak, batetik, Errusiar Iraultzaren ehungarren urteurrenaren itzala luzatzen du planetako hamar eremu geografiko ezberdinetan, eta bakoitzean, B letraz hasten den hiri baten gainean: Bilbo, Bartzelona, Beirut, Buenos Aires, Brazzaville, Belfast, Berlin, Bogotá, Belgrado eta Baton Rouge. Hamar kalejira musiko-politiko-emozional dira, non Fermin Muguruzak gaur egungo munduaren haserre, gatazka eta iraultza-orroak mapeatzen dituen. Bestetik, talka-elektronikako bikote bartzelonarrarekin (Juanjo Fernández eta Miquel Martínez) landutako industria eta tribu-kantu andana guztiz bat dator Ferminen ibilbidearekin. Beti egon baita sortzeke dauden musika berrien alde. Beti soinu-hots ezagunak mugaraino behartzen. Egindakoari begira bertan goxo egon ordez, nahiago izan du aurrera begiratu gauza berrien gose-egarriz.
«B-Map 1917 + 100» lan garrantzitsua da, zentzu askotan. Zuzenean, eta Karlos Osinaga “Txap” gitarra-jotzailea lagun dutela, diskoa ikus-entzunezko esperientzia bihurtzen da Ferminen eta TSOWCren eskuetan. Jendaurreko beste abentura batzuetatik aldenduz, euskal konpositoreak beretzat guztiz berria den genero berri bati heldu dio, beste behin ere oholtza gainean berezkoa duen indar ikaragarri hori erakusteko.
Banda gonbidatua: 2ZIO
Ate irekiera: 20:30 | Hasiera: 21:00
Aurrez: 15€ + gastuak | Txarteldegian: 18€
Salmenta: www.zentralpamplona.com
%20ko beherapen berezi GARA-ko harpidedunentzat (sarrera aurrez erosiz gero, Zentral-en webgunean)
Bono Entrada + Cena: 27€
Cena en nuestro restaurante antes del concierto. Un menú fijo de 12€ con hamburguesa, patatas y una bebida. La cena se reservará para antes del concierto, entre las 20:00h y las 21:00h en el restaurante. El bono se compra a través de nuestro sistema de compra online seleccionando el tipo de entrada ‘Entrada + cena’.
*El bono entrada + cena solo puede comprarse a través de nuestro canal de venta www.zentralpamplona.com. En el caso de comprar una entrada a través de otro canal de venta la cena se deberá reservar y se pagará en el restaurante el mismo día. **El precio del bono entrada + cena no incluye los gastos de gestión correspondientes a la entrada. ***Cualquier pregunta o duda contactar con Zentral, tel. 848 478 800 o info@zentralpamplona.com.
Hora
() H:i - H:i