septiembre, 2021
mie01sep20:00LORENA ÁLVAREZ + Tronco20:00 Plaza de los Burgos
Detalles del evento
SARRERAK EROSI Sarrera: 10€ + gastuak Gazte Txartelaren titularra bazara, eskatu 5€-ko deskontu-kodea bere webgunean. Sarrera: 19:00 | Kontzertua: 20:00 Adingabekoen sarrerari buruzko informazioa EMMUSIKADAS Emakumeak / Mujeres /
Detalles del evento
Sarrera: 10€ + gastuak
Gazte Txartelaren titularra bazara, eskatu 5€-ko deskontu-kodea bere webgunean.
Sarrera: 19:00 | Kontzertua: 20:00
Adingabekoen sarrerari buruzko informazioa
EMMUSIKADAS
Emakumeak / Mujeres / Musika
Kontzertu ziklo bat, emakumeez osatutako musika bandak nabarmentzeko.
EMMusikadas 6 kontzertutako zikloa da, eta emakumeek gidatutako edo osatutako taldeek osatzen dute. Zentraleko terrazan izango da, abuztuaren 18tik irailaren 22ra, asteazkenero. Izaera ekletikoa duen ziklo bat da, emakumezko banda eta artistak ikusarazteko eta ahalduntzeko (bai artista berriek, baita jada finkatuta dauden taldeekk ere parte hartuko dute), musika eta kultur arloan egiten duten dedikazioa eta ekarpena nabarmentzeko, eta zikloa beren arte-sorkuntzetarako leihoa izan dadin.
LORENA ÁLVAREZ
Sailkatzeko zailak diren artisten leinu bat dago, bere lana etiketa baten bidez mugatzeari uko egiten baitio. Lorena ÁLVAREZ (San Antolín de Ibias, 1983) leinu honetakoa da.
“Una verso libre dentro del panorama musical español”, “Cantautore punk”, “Un alma inquieta que destila espontaneidad” edo “referente de la canción de autorora contemporánea” dira, besteak beste, egin dioten kalifikazioak, baina berak alde batera uzten ditu, sutan dagoen uztai batetik pasatzera behartutako lehoi etxekotu bat ez bilakatzeko obsesioa du, eta bere bideari jarraitzen dio, libreki.
Lorena ÁLVAREZ, musika eszenan haize fresko baten antzera sartu zena eta modu bisionarioan musika folklorikoaren aukerak aztertu eta aldarrikatu zituena, musika tradizionalaren ohiko mugak gainditu eta garaikidetasuna eta tradizioa konplexurik gabe eskutik joan daitezkeen testuinguru berri batean kokatzea lortu du. Oinarri horren gainean eraiki du poesia delikatu eta etereoenaren eta lur emankor eta bigunagoarekiko loturaren artean mugitzen den obra baten aldamioa, bihotza kizkurtzen duten baina arima handitzen duten kantuz betea, betiere bere estilo bakar eta propiotik, kantautoreak gurekin konpartitu dituen emanaldietako bakoitza bezain berezia.
TRONCO
TRONCO taldea oso berezia da. Eguzki sistema paralelo batean talde bat osatzen duten anai-arreben bikotea. Tronco-koa beste planeta batekoa delako. Berriak dira, gazteak, eta freskotasunez eta ausardiaz beterik daude. Conxita Herrerok (Bartzelona, 1993) marraztu, komikiak, fanzineak egin eta olerkiak eta abestiak idazten ditu, eta dena primeran egiten du gainera. Bestalde, Fermi Herrerok (Bartzelona, 1999) pozik ikasten du bigarren batxilergoa Prat de Llobregateko institutu batean. Adinekoa denean, aktore eta/edo makillatzaile artistikoa eta/edo makinista izan nahi du. Gustokoa du eguraldi onaz gozatzea, bizitzaz gozatzea eta frutaz gozatzea. Historia zaharra eta kultura orokorra interesatzen zaizkio.
TRONCO taldeak kantuak idazten ditu hutsaren gehikuntza orekatzeko. Elkarrekin jotzen hasi ziren beren gelak mugakideak zirelako. Ama, osabak, lehengusuak eta amona bazkaltzeko elkartzen direnean sortzen diren jaiak gustatzen zaizkie. Martirio, Antonio Machín eta Fermik “musika lasaia orokorrean” deitzen diotenen zaleak dira. Txisteak maite dituzte, Gloria Fuertes, “El Guardián Entre El Centeno”, Elias eta Ignacio, María el problema, COSMO K, David Shrigley, Alexis Nolla, Albert Pla, THE BEATLES, Habanerak eta Kubako herria. Munduan ondo ematen ez zaien gauza bakarra (antzeko proportzioan) konpromiso serioak eta sustapen-testuak idaztea dira. Estatu zapaltzailea gorrotatzen dute eta gaizkiaren aurka borrokatzen dira.
BIDEOAK
Hora
(Miercoles) 20:00
Localización
TERRAZA DE ZENTRAL
Plaza de los Burgos