enero, 2017
vie06en21:0021:00LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS21:00 - 21:00
Detalles del evento
Gure lagun Lucas Hicksek laguntza behar du. Lucasen minbiziaren kontrako borroka premiazko fase berri batean sartu da eta gure laguntza behar du. Askok jada ezaguna izanen duzue Lucas,
Detalles del evento
Gure lagun Lucas Hicksek laguntza behar du. Lucasen minbiziaren kontrako borroka premiazko fase berri batean sartu da eta gure laguntza behar du. Askok jada ezaguna izanen duzue Lucas, zenbaitetan egon izan baita hemendik eta beste hainbatetan partekatu izan baitu bere musika izugarria gurekin: SuBerri, Nébula, Terminal, Guillotine edo Zaldi Zuria izan dira, beste batzuen artean, Thomas Deakin eta Eneko Dorronsororekin batera osatzen zuen hirukotea entzuteko aukera eman izan duten Iruñeko agertokiak.
Urtarrilaren 6an, ostiralarekin, Los Zopilotes Txirriaos taldeak, Lucasen beste zenbait lagunekin batera, kontzertu bat eskainiko du Iruñeko Zentral aretoan, bildutako dirua bere osotasunean Lucas momentu zail hauetan laguntzeko bideratua izanen delarik. Kontzertura hurbildu ezin baina laguntzeko prest bazaude, bisita ezazu www.lucashicksilaguntza.org , bertan beste zenbait ekimen ikusi eta zure elkartasuna helarazi ahal izanen baituzu.
Mila esker zuen laguntzarengatik eta laster arte!
MÁS INFORMACIÓN
Ate irekiera: 21:00h | Hasiera: 21:30h
Sarrerak: 10€
Salgune online: www.zentralpamplona.com
Salgune fisikoak: El Infiernito Guitar Shop, Su Berri Taberna (Iruña), Zuriza Taberna (Iruña) eta Troskaeta Taberna (Ataun).
VIDEOS
COMPRAR ENTRADAS
Hora
(Viernes) 21:00 - 21:00