Musika eta kalitatezko ekitaldiak, tokiko, estatuko eta nazioarteko artisten emanaldiekin. 1.000 lagunentzako lekua duen pista batek eta ikus-entzunezko ekipazio handia duen agertoki nagusiak Zentral Kafe Teatro kontzeptuari forma ematen diote, askotariko programazio interesgarria duten ekitaldiak hartzeko: kontzertuak, antzerkia, haurrentzako ikuskizunak, bakarrizketak, etab.