Burgoen Plazan gaude, Iruñeko udaletxearen ondoan

Zentraleko Terraza, Burgoen Plazan kokatua, modako terraza da. Ingurune paregabean, Iruñeko udaletxearen eta Santo Domingo azokaren ondoan, bermuta hartzeko edota arratsaldeko azken eguzki izpiekin garagardo bat hartzeko topaleku ezin hobea da.

Bermut musikalak, kontzertuak, dantza soziala, mojitoak… Osagarri ezin hobea dira lagunekin eta familiarekin gure terrazan egiten dituzun hitzorduetaz gozatzeko.

ASTEAZKENETIK IGANDERA ZABALIK

TERRAZAKO ORDUTEGIA:

17:00etatik 23:00ak arte zabalik
Larunbat eta igandetan 12:30etatik aurrera

SUKALDEKO ORDUTEGIA:

Ostegun eta ostiraletan 20:00etatik 22:30ak arte
Larunbatetan 12:30etatik 15:30ak arte eta 20:00etatik 22:30ak arte
Igandetan 12:30etatik 15:30ak arte

Gure Pika-Pika karta: partekatzeko ezin hobeak

Terrazako nobedaderik handienetako bat eskaintza gastronomiko berria da. Mokadu erako karta bat, terrazan bertan zerbitzatzeko bereziki diseinatua, baina produktuaren aurkezpenean ‘take away’ erako formatu berritzailearekin. Kartak partekatzeko anoak ditu, baita proposamen berriak ere, banakakoak, begetarianoak eta gozoak.

Zatoz ezagutzera!