Bai, adingabeak sar daitezke kontzertu bat ikustera.16 eta 17 urteko adingabeak bakarrik sartu ahal dira, laguntzailerik gabe. Beti ere, soinean NAN-a ekarrita. 16 urtetik beherako adingabeak, ordea, heldu batekin sartu behar dira aretora. Heldu honek erantzukizun-orria bete eta ateko gure lankideei eman. Informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Helduei zuzendutako ikuskizunetan, 8 urtetik gorako haurrek sarrera ordaindu beharko dute. Bereziki haurrentzat zuzendutako kontzertu eta ekitaldietan, aldiz, 3 urtetatik gorakoek sarrera ordaindu beharko dute.

Txartel-leihatila kontzetuaren egunean bertan bakarrik irekiko da, kontzertu horretarako sarrerak saltzeko. Astean zehar ez dago irekita aurretik sarrerak erosi ahal izateko.

Ohikoena da aurre-salmenta guztia interneten bidez egitea. Hala ere, kontzertuaren arabera, batzuetan bai badagoela sarrerak fisikoki erosteko aukera eta horrela bada, beti iragarrita egongo da. Salmenta puntu fisikoak hauek izango dira: El Infiernito Guitar Shop (San Franzisko Plazan) eta Tai Tatto & Piercing (Labriteko aldapan).

Bidali mezu bat info@zentralpamplona.com helbidera edota deitu 848 47 88 00 telefonora eta lagunduko dizugu sarrera berreskuratzen.

Ez, ezinezkoa da. Kontzertua bertan behera uzten bada izan ezik. Kasu honetan, mezu elektroniko bidez abisu emango zaie sarrera erosi duten bezeroei.

Ez. Guztiz debekatuta dago aretoaren barnean erretzea.

Ez, Zentral Sessions-etarako sarrera dohinik da. Behin kontzertua bukatuta, sarrera librea izango da.

Laguntzarik behar al duzu?

Jarri gurekin harremanetan eta gure esku dagoen guztiarekin lagunduko dizugu.