Irudikatu Iruñako alde zaharrean kokatzen den kontzertu areto bat, Udaletxe pare-parean, parking pribatu eta eszenatokira zuzeneko sarbidea duena, bi kamerino, jatetxea eta punta-puntako ekipo teknikoaz hornituta dagoena! 2014 urtetik, errealitatea da. Hau da ZENTRAL!

Zentral Santo Domingo Merkatuko mendebaldeko aldean kokatuta dago. 1.000 m2-ko azalera du bi solairuetan banatuta. Hiru espazio bereizi daitezke: eszenatoki nagusia dagoen erdiko gunea; sukaldeak banatzen duen solairuartean jatetxea eta klub espazioa aurkitzen dira. Hemendik eszenatokia ikus daiteke.

  • Edukiera: gehienez 900 pertsona, pista zentrala eta klub zonaleetan banatuta.
  • Kafe-Antzoki formatua: gehienez 200 pertsona eserita.