"Malo ni bueno" Diego Vasalloren hamargarren diskoa da; berak eta Fer Garcíakekoiztua, Greenfarm Estudios eta Garate Estudios-en grabatua, Kaki Arkarazorekin;eta Doctor Mastering-en masterizatua, Estanis Elorzaren eskutik.
Bost abesti luzeko EPa da, aurrera doazen eta gelditzen ez diren testuekin, urteenjoanak uzten digun ezjakintasun, ziurgabetasun, erru eta irrika zama guztia berekineramanez, sukaldeko kaxoi zahar batean gordetzen ditugun objektu baliaezin horiekbezala.
Vasalloren hitzetan, kantu galduak dira; ekaitzeko gau batean kometak bezalaaskatzeko bezain egokiak. “Egitura lainotsuek eta kadentzia elektrikoek ertzetarabegira dauden soinu-paisaiei eusten diete, rockaren uren ibilgu estuenetatik irtetensaiatuz, batzuetan hortzak erakusteko, eta beste batzuetan lirismo hautsi, putzuzbete eta anbiguo baten marea ilunetan kulunkatzeko. Betaurreko zikinekin atzerabegiratzea bezala”, adierazi du.
Era berean, lan honen ezaugarrietako bat da lehen aldiz artistaren Bandcamp-eanbakarrik dagoela eskuragarri. Vasallok lehen tirada murriztua eta esklusiboaargitaratu du, online eta kontzertuetan soilik eskuratu ahal izango dena.
Sarreren inguruan
Sarrera aurreratuen salmenta guztia online egiten da. Gure ekitaldi bakoitzean salmenta esteka ofizial guztiak izango dituzu sarrerak erosteko. Sarrerak erosi ondoren, ez da horiek itzultzea onartzen. Ekitaldiaren ezaugarrietan funtsezko aldaketa dagoenean bakarrik itzuliko dira sarrerak. Sarreren leihatila kontzertu/ekitaldiaren egun berean irekiko da, online sarrerak agortuta daudenean izan ezik. Gure salmenta baldintzak ondorengo estekan kontsulta ditzakezu.
Nola iritsi
Zentral Iruñeko alde zaharrean dago, Udaletxearen ondoan. Mañueta kaletik eta Burgosko plazatik irits zaitezke; bi sarrerek eskailerak dituzte. Baina Santo Domingo aldapa ere erabil dezakezu Santiago plazatik, han ez baitago eskailerarik. Begiratu mapan.