Hilabete hauetan Senperen ari da grabaketa lanetan Eñaut Elorrieta, La Fabrique des Ondes estudioan, naturaz inguratutako Tontoloa etxaldean. Nazioarteko musikari handiekin ari da diskoa lantzen, besteak beste, Bryce Dessner-ekin, The National taldeko gitarra-jole eta konpositorearekin. Dessner bera eta David Chalmin dira –musikari gisa parte-hartzeaz gain– ekoizle-lana egiten ari direnak.
Musikari-talde honen ikuspegi artistikoak Elorrietari aukera eman dio bere ohiko eremuetatik jauzi egin eta norabide berriak arakatzeko.
Honako musikariak ditu bidelagun:
Bryce Dessner: The National taldeko musikaria eta kantu egilea. Bon Iver, Nick Cave, Bruce Springsteen, Paul Simon eta Philip Glassekin aritu izan da, besteak beste.
David Chalmin: konpositore, musikari eta soinu-ingeniari frantsesa. Triple Sun taldeko kidea izateaz gain, Katia eta Marielle Labèque, Thom Yorke, The National, Madonna, Rufus Wainwright, Matt Elliott eta Shannon Wright-ekin lan egin du.
Ben Lanz: The National eta Beirut taldeetako musikaria, Sufjan Stevens-ekin eta Taylor Swift-ekin ere aritua.
Raphaël Séguinier: Parisko bateria-jotzailea. Nouvelle Vague, Emilie Simon, Chocolate Genius, Labèque ahizpak, Cocoon eta Saul Williams-ekin aritu da, bai estudioan eta baita zuzenean ere.
Disko honek Elorrietaren ibilbidean norabide berri bat marraztuko duelakoan gaude. Beti bezala, kantua bera erdigunean jartzea maite du Eñautek, eta orain arteko lanetan garatutako sentikortasuna mantendu arren, urrats bat haratago doa soinuaren trataeran, moldaketa ausartekin eta espazioari protagonismo handiagoa ematen dioten egiturekin.
Laster argitaratuko da aurrerapen-kanturen bat. Diskoan oinarrituriko zuzeneko kontzertuak ere prestatzen ari da artista gernikarra.
Sobre las entradas
Toda la venta de entradas anticipadas se realiza online. En cada uno de nuestros eventos dispondrás de todos los enlaces de venta oficiales para realizar la compra de las entradas. Las entradas una vez adquiridas no se acepta la devolución de las mismas. Solo se devolverán las entradas en el caso de haber una modificación sustancial en las características del evento. La taquilla de entradas se abrirá el mismo día del concierto/evento, excepto cuando las entradas online estén agotadas. Puedes consultar nuestras condiciones de venta en el siguiente enlace.
Cómo llegar
Zentral está en la parte vieja, al lado del Ayuntamiento. Puedes llegar a través de la Calle Mañueta y la Plaza de los Burgos, ambas entradas tienen escaleras. Pero también puedes acceder por la Cuesta de Santo Domingo desde la Plaza Santiago, donde no hay escaleras. Míralo en el mapa.