GORKA URBIZU

gorkaurbizu
Ostirala
12 Api. 2024
Kontzertua
hasiera bat

GORKA URBIZU

GORKA URBIZU - Ostirala 12 Api.

GORKA URBIZU RUIZ (Lekunberri, 1977) musikari, konpositore eta ekoizle euskalduna da. Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarrista izandakoa, besteak beste kantugintzan eta letragile gisa egindako bideagatik da ezaguna.

14 urte besterik ez zituela sortu zuen bere lehendabiziko taldea, pianoan idatzitako kantuak oholtzara eramateko asmoz. Ordutik, diskogintza eta zuzenekoei lotutako bizimodua darama egile nafarrak. Berri Txarrakekin mundu oson barna mila kontzertutik gora emateaz gain, hainbat egitasmo interesgarri jarri izan ditu abian, gustu musikal eklektikoa eta eten gabeko bilaketa artistikoa erakutsiaz; hala nola: KATAMALO (poesia eta musika akustikoa nahastuz) edo PEIREMANS+ (power pop doinuetatik gertuagoko taldea).

2024ko urtarrilean, ezustean ‘Hasiera Bat’ diskoa kaleratu du. Bere izen propioarekin sinatzen duen lehendabiziko lana da hau, modu horretan hainbat urtetako isilunea urratuz. Impasse aro honetan, baina, Gorka Urbizu ez da geldirik egon. Besteak beste, ekoizpenaren munduan murgildu da (La M.O.D.A. taldearen Nuevo Cancionero Burgalés diskoarekin egin zuen debuta 2022an); halaber, hainbat kolaborazio grabatu ditu, esaterako Cala Vento Gironako taldearekin Casa Linda diskorako egindakoa.

Leer más
Data
Ostirala 12 Apirila, 2024
Añade al calendario 2024-05-30 01:36:20 2024-05-30 01:36:20 GORKA URBIZU GORKA URBIZU RUIZ (Lekunberri, 1977) musikari, konpositore eta ekoizle euskalduna da. Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarrista izandakoa, besteak beste kantugintzan eta letragile gisa egindako bideagatik da ezaguna.14 urte besterik ez zituela sortu zuen bere lehendabiziko taldea, pianoan idatzitako kantuak oholtzara eramateko asmoz. Ordutik, diskogintza eta zuzenekoei lotutako bizimodua darama egile nafarrak. Berri Txarrakekin mundu oson barna mila kontzertutik gora emateaz gain, hainbat egitasmo interesgarri jarri izan ditu abian, gustu musikal eklektikoa eta eten gabeko bilaketa artistikoa erakutsiaz; hala nola: KATAMALO (poesia eta musika akustikoa nahastuz) edo PEIREMANS+ (power pop doinuetatik gertuagoko taldea).2024ko urtarrilean, ezustean ‘Hasiera Bat’ diskoa kaleratu du. Bere izen propioarekin sinatzen duen lehendabiziko lana da hau, modu horretan hainbat urtetako isilunea urratuz. Impasse aro honetan, baina, Gorka Urbizu ez da geldirik egon. Besteak beste, ekoizpenaren munduan murgildu da (La M.O.D.A. taldearen Nuevo Cancionero Burgalés diskoarekin egin zuen debuta 2022an); halaber, hainbat kolaborazio grabatu ditu, esaterako Cala Vento Gironako taldearekin Casa Linda diskorako egindakoa. ZENTRAL promo@zentralpamplona.com Europe/Madrid public
Aretoa
Areto nagusia
Ordutegiak
Ate irekiera
20:30
Hasiera
21:30
Prezioak
Aurresalmenta
22,95€ + gastuak
Txarteldegia
30€
Bi ekitaldietarako sarrera

Kontzertuko sarrerarekin gaueko ZENTRAL Club saiora sar zaitezke

Sarreren inguruan

Sarrera aurreratuen salmenta guztia online egiten da. Gure ekitaldi bakoitzean salmenta esteka ofizial guztiak izango dituzu sarrerak erosteko. Sarrerak erosi ondoren, ez da horiek itzultzea onartzen. Ekitaldiaren ezaugarrietan funtsezko aldaketa dagoenean bakarrik itzuliko dira sarrerak. Sarreren leihatila kontzertu/ekitaldiaren egun berean irekiko da, online sarrerak agortuta daudenean izan ezik. Gure salmenta baldintzak ondorengo estekan kontsulta ditzakezu

Nola iritsi

Zentral Iruñeko alde zaharrean dago, Udaletxearen ondoan. Mañueta kaletik eta Burgosko plazatik irits zaitezke; bi sarrerek eskailerak dituzte. Baina Santo Domingo aldapa ere erabil dezakezu Santiago plazatik, han ez baitago eskailerarik. Begiratu mapan.

Interesa izan dezakezu

  • Kontzertua
Osteguna 30 Mai. 20:00h.
Areto nagusia
  • Club
  • Ramdom
Osteguna 30 Mai. 22:30h.
Areto nagusia
  • Club
  • Petardeo
Ostirala 31 Mai. 22:00h.
Areto nagusia
  • Dantza
Ostirala 31 Mai. 23:30h.
2 Aretoa
  • Kontzertua
Sarrerak agortuta
Larunbata 1 Eka. 12:30h.
2 Aretoa
  • Club
  • Petardeo
  • ZentralClub
Larunbata 1 Eka. 17:00h.
Areto nagusia
  • Kontzertua
Larunbata 1 Eka. 20:00h.
2 Aretoa